Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Plenoa ostegun arratsaldez Lasarte-Oriako Udaletxean

2024-12-10

Udal webgunetik zuzenean jarraitu ahal izango da.

Ostegun honetan, abenduaren 12an, osteguna, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udaletxean ohiko osoko bilkura izango da. Hona hemen egon daitezkeen gaiak:

  1. Azaroaren 4tik abenduaren 8ra arte (biak barne) emandako alkatetza-dekretuen berri ematea; 2207tik 2495era bitarteko dekretuen zenbakiak.
  2. “Euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP) Lasarte-Orian 2019-2022” 2025ko abenduaren 31ra luzatzea onartzea.
  3. Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin betiko onarpena.
  4. A38 HEA, Goiegi Gora desklasifikatzeko eta Goiegi baserriko lurretan azpieremu berri bat sortzeko hirigintza-antolamenduko hitzarmenaren behin betiko onespena.
  5. Gai-zerrendan sartzea berretsi ondoren, alkatetzaren proposamena onartzea, hautaketa-prozesuko epaimahaiaren erabakia ofizioz berrikusteko espedienteari hasiera emateko.
  6. Gai-zerrendan sartzea berretsi ondoren, alkatetzaren proposamena onartzea, hautaketa-prozeduraren oinarriak ofizioz berrikusteko espedienteari hasiera emateko.
  7. Galdera eta eskariak

Bilkura online jarraitu ahal izango da udal webgunean.