Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Iraileko udalbatzarraren ohiko bilkura

2021-09-06

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du iraileko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. Kontu-hartzaile jaunak aurreko ekitaldian egindako erreparo-txostenen kontu ematea.
  2. Orain arte egindako kredituak aldatzeko espedienteen kontu-ematea.
  3. Lasarte-Oriako eraikin eta etxebizitzetan energia hobetzeko jardueretarako laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak onartzea.
  4. A-7 Michelin II HJEren Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
  5. 1572/2021 Alkatetza dekretuaren berrespena - Lasarte-Oriako Bidaiarien Hiri Garraioko Zerbitzuaren kontratua lagatzea, 2021eko abuztuaren 1etik aurrerako ondorioekin, "Compañía del Tranvía Eléctrico San Sebastián a Tolosa, S.A." enpresaren esleipendunak "Avanza Urbanos de Euskadi, S.L." lagapen-hartzaileari.
  6. Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoak sinatu behar duten, Gipuzkoako Lurralde Historikoko garraio publiko kolektiboan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-hitzarmena onartzea.
  7. Lankidetza-hitzarmena onartzea, Lasarte-Oriako bidaiarien hiri-garraio publikoko zerbitzuan tarifak integratzeko sistema ezartzeko. Zerbitzu hori AVANZA URBANOS EUSKADI S.L.k ematen du, eta konpainia horrek, Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoak sinatu behar dute.
  8. Galdera eta erreguak.