Urriko udalbatzarraren ohiko bilkura
2020·10·07
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
-
Ogasun Batzordearen eta Kontuen Batzorde Bereziaren lehendakaritzaren ordezkaritzaren kontu ematea.
-
Alkatetzaren proposamena “PSE-EE-PSOEko zinegotzien liberazioak aldatzea”.
-
Udaleko Ondasun eta Eskubideen 2019ko inbentarioan egindako aldakuntzak onestea.
-
Galdera eta erreguak.