Azaroko udalbatzarraren ohiko bilkura
2020·11·11
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
-
2020ko ekainaren 11an, uztailaren 9an eta uztailaren 17an ospatutako akten onarpena.
-
Udal talde sozialistaren Informazio Batzordeetako kideen izendapena.
-
2019 urteko ekitaldiari dagokion Aurrekontuaren Kontu Orokorraren onarpena.
-
Alkateari baimena ematea Zabaleta Berri etxebizitzen harrera sinatzeko.
-
Taxiaren hiri-tarifak onartzea 2021eko ekitaldirako.
-
Basaundi Bailarako eraikinak birgaitzeko laguntzen oinarriak aldatzea, bai bizilagunen komunitateentzat, bai partikularrentzat.
-
Udalak Euskal Autonomia Erkidegoan hiria berroneratzeko eta eko-eraginkortasunaren, suteen aukako segurtasunaren eta irisgarritasunaren arloan birgaitzeko lankidetza-hitzarmenari atxekitzeko protokoloa.
-
Udal langileen ordainsari-igoera 2020an onarpena.
-
Hondakinen edukiontziei buruzko herri-kontsulta egiteko dataren proposamena: 2021eko apirilaren 25.
-
EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Ostalaritza laguntzeko berehalako neurriak harzeko”.
-
Galdera eta erreguak.