Martxoko udalbatzarraren ohiko bilkura
2021·03·08
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.
Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:
-
Mugi tarifak onartzea 2021eko apiriletik - 2022ko martxora arte.
-
Basaundi Bailaran birgaitze eraginkorrerako jardueretarako erkidegoentzako finantza-laguntzen oinarrien aldaketa onartzea.
-
Proposamena: Eudeleko Martxoaren 8ko adierazpen instituzionalari atxedimendua.
-
EH BILDU eta ELOP udal taldeek aurkeztutako erakunde adierazpena: "Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko eguna".
-
Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea (MAEE-ak) aurkeztutako adierazpena: "Minbizia duten pazienteei eta haien senideei elkartasuna adieraziz".
-
Galdera eta erreguak.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.