Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Otsaileko udalbatzarraren ohiko bilkura

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du otsaileko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2021·02·08

Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. 2020ko irailaren 10ean, urriaren 8an eta urriaren 30ean ospatutako akten onarpena.

  2. 2020 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.

  3. Galdera eta erreguak.