Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ohiko Udal batzarra (Otsailak 10)

Udalak otsaileko ohiko batzarra ospatuko du datorren otsailaren 10ean arratsaldeko 18:30etan.

2020·02·07

GAI ZERRENDA

1.-  Iñigo Zabaleta García zinegotziaren kargua hartzea.

2.- 2019 ekitaldian Kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.

3.- Udaltzaingoen Burutzaren Ordezkaritzari buruzko Alkatetzaren ebazpenaren berri ematea.

4.- Gobernu-Batzar Lokala osatuko duten kideak izendatzeaz Alkatetzak emandako ebazpenaren berri ematea.

5.- Batzorde informatiboen lehendakaritzen izendapenen kontu ematea.

6.- Batzorde Informatiboen Erregimena.

7.- Udalbatzarraren bilkuren erregimena.

8.- Udalbatzak errepesentatua egon behar duen era guztietako Organo Kolegiatuetan izango dituen Ordezkariak izendatzea.

9.- Higiezinen jabe diren pertsona fisikoei dirulaguntza osagarriak emateko deialdia eta berariazko oinarriak, etxebizitzak eraginkortasunez birgaitzeko Lasarte-Oriako Basaundi Bailara auzoan, banakako ebaluazioaren araubidean.

10.- Basaundi Bailara auzoko bizitegi-eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko jabeen erkidegoei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileen 14-d artikuluaren aldaketa.

11.- Lasarte-Oriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena onartzea, mendekotasuneko prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonek jasotzen dituzten zainketen kalitatearen aldizkako jarraipena egiteko kudeaketa-gomendioari buruzkoa.

12.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Ustelkeriaren aurkako tresna instituzional independienteak sortu eta martxan jartzea"-ri buruzkoa.

13.- ELOP udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Lasarte-Oriako Eskola Publikoaren Matrikulazio Kanpaina"-ri buruzkoa.

14.- "Euskal Herriko Mendebaldeko Sahararekin Bat" aurkeztutako Erakunde Adierazpena Saharar errepublika arabiar demokratikoa aldarrikatu zeneko 44. Urteurrenean Saharako herri eta goberenuarekin elkartasuna adierazteko.

15.- Galdera eta erreguak.