Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Urriko udalbatzarraren ez-ohiko bilkura

Asteazken honetan, 9:00an, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du ez-ohiko eta urgentziazko bilkura. Bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2021·10·26

Ez-ohiko eta urgentziazko osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. Deialdiaren urgentziaren onarpena.
  2. 2022 urterako Ordenantza Fiskalak aldatzeko espedientea onestea.