Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Abuztuaren 9ra arte Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari alegazioak aurkezteko epea zabalik
05·06·2023
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
2023/06/05
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
2023/11/30
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
- Plan Orokorra
- Ingurumen-azterketa estrategiko
- Alegazio idatzia (doc)
- Planoak-Aurkibidea
- Planoak-I Informazioa
- Planoak-II Egiturazko antolamendua
- Planoak-III Antolamendu xehatua
- Planoak-IV Gainjarritako baldintzak
- Planoak-V Hirigintza egikaritzea
- Planoak-Katalogoa
- Planoak-VII Beste antolamendu-plano batzuk
- Planoak-VIII Antolamenduaren irudi argigarria
Lasarte-Oriako Udalbatzak, 2023ko martxoaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa. Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plana Orokorrari hasierako onarpena ematea.
Bigarrena. Jendaurrean jartzea Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, Ingurumen Azterketa Estrategikoa eta Planaren laburpen exekutiboa, 45 eguneko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta, gainera, udalerrian zabalkunde handiena duen egunkarian edo egunkarietan ere argitaratuko da. Egoitza elektronikoan eta egokitzat jotzen dituen gainerako komunikabideetan ere argitaratuko da.
Hirugarrena. Sektore-eskumenak dituzten erakunde eta entitate publikoen nahitaezko txostenak eskatzea.
Laugarrena. Euskara Sailari helaraztea, hizkuntza-inpaktuari buruzko azterlana izapidetu dezan, hala badagokio.
Bosgarrena. Hasierako onespenaren dokumentua eta ingurumen-azterketa estrategikoa bidaltzea aldez aurretik kontsulta egin zaien eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, aurreko apartatuan ezarritako epe berean, egokitzat jotzen dituzten txostenak eta alegazioak egin ditzaten. Honako hau da erakunde eta pertsona interesdunen zerrenda: Irismen-dokumentua, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2021eko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez formulatu
zena.
Seigarrena. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren dokumentua Lasarte-Oriako udal mugakideei bidaltzea.
Zazpigarrena. Ondorengo eremuetan, behin betiko onarpen, baimen eta lizentzia guztiak etetea, gehienez ere bi urteko epean, aurreikusitako zehaztapen berriek indarrean dagoen hirigintza-araubidea aldatzea badakarte:
- «1.1 Geltoki 7/9» azpieremua.
- «Beko errota», 9.1 azpieremua.
- «11. Kotxetegiak» eremua.
- «16 Oria-Gain» eremua (behin betiko onarpenak bakarrik).
- «Oztaran/Arranbide» lursaila c.1/19.1.
- Geltoki eta Sagardotegi kaleetako lurzatiak, gaur egun fin- katuta daudenak.
- Indarrean dauden arau subsidiarioetako Goiegi-Gora ere- mua, deskalifikatzen dena eta lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen dena.
Era berean, eten egingo da Plan honetako Hirigintza Arau Orokorrek ezarritako araubidea urratzen duten lizentziak eta baimenak ematea (erabilera-aldaketak, erabilera turistikoko etxe- bizitzak, bereizketak, etab.).
Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onespenaren erabakiaren aurka ezin da errekurtsorik jarri, izapide-egintzatzat hartzen baita.
Lizentziak eteteko erabakiaren aurka, zeina behin betikoa baita administrazio-bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat etorriz.
Hala ere, aukeran, eta aurreko paragrafoan aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berariazko ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Udaleko Osoko Bilkurari, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Erlazionatutako berriak
2021-10-21
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko
2020-10-22
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean
2018-04-16
Zure enpresa nola sortu eta kudeatu
Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.
2020-03-06
Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da
Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da