Pertsona juridikoentzako, komunitateentzako, elkargokide diren profesionalentzako, ordezkarientzako eta abarrentzako informazioa
2021·05·14
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean, APAPEL) 14.2 eta 14.3 artikuluak eta 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen du hainbat subjektuk administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko betebeharra, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko.
2021eko apirilaren 2etatik aurrera, APAPELek erabateko ondorioak sortzen ditu, eta administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko betebeharra ezartzen da honako kolektibo hauentzat:
- Pertsona juridikoak (enpresas, sozietateak, elkarteak, klubak, etab.).
- Nortasun juridikorik gabeko pertsonak (ondasun-erkidegoak, jabe-erkidegoak, ABEEak, etab.).
- Elkargoko kide izan beharreko lanbideak beren lanbidean (besteak beste, abokatutza, finken administrazioa, arkitektura, arkitektura teknikoa, ingeniaritza, ingeniaritza teknikoa, etab.), notarioak eta erregistratzaileak barne.
- Aurrekoetako edozein pertsona edo erakunde ordezkatzen duena.
Beraz:
- Lasarte-Oriako Udalari zuzendutako eskabideak edo bestelako dokumentuak izapidetze-egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira.
- Lasarte-Oriako Udalaren jakinarazpenak interesdunaren eta, hala badagokio, baimendutako edozein ordezkariren eskura jarriko dira egoitza elektroniko horretako postontzi seguruan.
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?ayto=083&hizkuntza=EU
Kasu horietan, jakinarazpena atzera bota dela ulertuko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du, baldin eta, jakinarazpena eskura jarri denetik 10 egun natural igaro ondoren, baimena duen pertsona edo erakunde interesdunak edo ordezkariak ez badu haren edukia eskuratu, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela jakinarazpena eskuratzea.
Lasarte-Oriako Udalaren Egoitza Elektronikoan sartzeko eta, behar izanez gero, sinatzeko, ziurtagiri mota hauek onartzen dira: BakQ, NANa, IZENPEren sinadura elektroniko aitortuaren ziurtagiriak, FNMT eta beste batzuk.
Informazio gehiago esteka honetan: