Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Pantailen erabilerari buruzko hitzaldia, TREBA Gurasoak programaren barruan

2025-03-31

Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?

Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, TREBA Gurasoak programaren barruan gurasoei zuzendutako hitzaldi berri bat antolatu du. Programa honen helburua da familiei hezkuntza-eremuko tresnak eta baliabideak eskaintzea, heziketa positiboa ardatz hartuta.

Hitzaldia apirilaren 3an, osteguna, 17:30ean izango da Antonio Mercero espazioan, eta gaur egun gurasoen kezka nagusietako bat izango du hizpide: pantailen, interneten, bideo-jokoen eta sare sozialen erabilera haurren eta nerabeen eguneroko bizitzan.

Saioaren helburua da teknologia horiek familiaren barruan dituzten onurak eta arriskuak aztertzea. Nola eragiten dute gure seme-alaben garapen emozionalean eta sozialean? Zer muga ezarri behar dira? Nola sustatu erabilera arduratsua, gatazkarik sortu gabe eta bizikidetza zainduz?

Hitzaldia, teknologia berrietan eta hezkuntzan aditua den profesional baten eskutik emango da. Era berean, egunerokotasunean baliagarriak izango diren aholku praktikoak emango dira, gatazkak prebenitzeko eta harreman osasuntsuak sustatzeko.

Parte hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da mezu bat bidalita helbide honetara: kultura@lasarte-oria.eus

 

Hitzaldiaren xehetasunak

  • Non: Antonio Mercero espazioa (Lasarte-Oria)
  • Noiz: Apirilak 3, osteguna
  • Ordua: 17:30

Eduki publikatzailea

Prentsaurrekoak