Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Oztaran eta Arranbide auzoetarako Plan Zuzentzailearen bilera

Lasarte-Oriako Udalak parte hartzeko saio irekia egingo du Oztaran/Arranbide auzoko Hirigintza Plan Zuzentzailearen inguruan

2022·11·14

Oztaran-Arranbideko Plan Zuzentzailea idazten ari diren une honetan, Lasarte-Oriako Udalak herritarrei irekitako partaidetza-saio baterako deia egiten du.

Aurreko hilabeteetan, lantalde teknikoa bi auzoetako bizilagunekin elkartu da, eta horrela diagnostikoa zehaztu dute.

Oraingo fase honetan, auzoa hobetzeko zenbait proposamen aurkeztuko dira, auzotarrek balora ahal izan ditzaten.

 

EGUNA: Azaroaren 17a, osteguna

ORDUA: 18:00

LEKUA: Auzo-elkartea

(Arranbide Kalea, 4)

 

Zatoz eta parte hartu!