Oztaran eta Arranbide auzoetarako Plan Zuzentzailea aurkezteko bilera
2022·05·09
Plan hau idazteko auzokideen parte hartzea eta informazioa behar dugu. Horregatik, zuen laguntza izan nahi dugu, aurkezpen horretara etortzera animatzen zaituztegu.
Plan honek 7 ardatz landuko ditu:
- Auzoaren eta Lasarte-Oriako gainerako auzoen arteko irisgarritasuna eta konektagarritasuna
- Eraikinen eta espazio publikoaren arteko harremana hobetzea
- Espazio libreen azalera handitzea eta hobetzea
- Ibilgailuak aparkatzeko guneen proposamena
- Auzoa genero-ikuspegitik hobetzeko azterketa, egon daitezkeen puntu beltzak kontuan hartuta.
- Eraikinak birgaitzea: irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna
- Eraikinen estalkiak aprobetxatuz energia komunitateak lortzeko proposamenak.
Oztaran Arranbide auzoko Plan Zuzentzailea idazteko lana fase ezberdinetan banatuko den prozesuarekin burutuko da. 3 fase nagusitan oinarritzen da prozesua:
- Hasierako Diagnostikoa
- Diagnostiko Parte Hartzailea
- Azken dokumentua
Udalak Auzoko Hirigintza Plan zuzentzaile hau burutzeko auzoko bizilagunen laguntza beharko du: batetik auzoaren eta bertako eraikinen inguruko informazioa biltzeko; bestetik, aurrera begirako hobekuntza proposamenak zehazteko.
Plan Zuzentzaileak izaera orientagarria izango du, eta ez arauemailea. Bertan, Oztaran eta Arranbide auzoetan jarduteko jarraibide orokorrak ezarriko dira, publikoak zein pribatuak (eraikinak birgaitzea, aparkaleku pribatuak), eta jarduketa- eta eraldaketa-estrategia bat ezarriko da, faseka gauzatu ahal izango dena.
Kontratu honen xedea egiteko prozesua herritarrek parte hartzeko prozesuaren mende egongo da, herritarren iritzia jakiteko eta dokumentua egokitzeko:
- Bizilagunek eraikinen birgaitzeari dagokionez dituzten aukerak eta benetako beharrak.
- Herritarrek planaren gainerako ardatzei dagokienez egin beharreko gainerako jarduerei buruz duten iritzia.
Plan Zuzentzaileak hiru fase izango ditu:
1. fasea- Aurretiazko esparru-diagnostikoa
Honako hauek egingo dira: informazioa eta dokumentazioa bildu, eremuaren azterketa eta diagnostiko soziourbanistikoa, degradazio ekonomiko-sozialerako eta urbanistiko-arkitektonikorako baldintzak, eta arazoak nahiz gatazkak identifikatzea.
Gainera, jarduera-ildo bakoitzean planteatutako irtenbideak aztertu beharko dira aldez aurretik, eta antzeko esku-hartzeen ereduak aztertu.
Fase honetan, jendeak parte hartzeko hasierako saio bat egingo da, 2. fasean egingo den prozesuaren berri emateko eta parte hartzeko prozesuari buruz egiten diren iradokizunak aztertzeko.
Horrela, lehenengo dokumentua lortuko da.
2. fasea.- Diagnostiko parte-hartzailea.
Saio publikoen, inkesten eta herritarrek parte hartzeko beste edozein moduren bidez, 2. dokumentu bat egingo da.
Fase honetan gutxienez bi saio publiko egin beharko dira.
3. fasea.- Behin betiko dokumentua idaztea.
Udalean 2. dokumentua aurkezten denean, Udalak hilabeteko epea izango du Planean jaso beharreko jarduerak ezartzeko.
Fase honetan, gutxienez jendaurreko saio bat egin beharko da euskaraz eta beste bat gaztelaniaz, herritarrei erabakiaren eta horren oinarriaren berri emateko.