Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Otsaileko kultur agenda

Otsaileko kultur agenda XIV. Itsaspeko zinema zikloa ardatz hartuta

2022·01·31

Cimasub

Cimasub 2021era aurkeztutako argazki onenen erakusketa, 7tik 25era Kultur Etxeko kafetegian.

7, 14 eta 21ean, XIV. Itsaspeko zinema zikloa, Kultur Etxeko auditorioan, 19:00etan. Film labur eta dokumentalen arteko lan esberdinez gozatzeko aukera izango dugu.

Antzerkia

Antzerki familiarra: hilaren 12an “Lehioak”, Teatro Paraisorena.

Helduentzako antzerkia:

  • Hilaren 19an, “Tarara”, Hika Teatroa.

Zinema

Haurrentzako zinema:

  • Hilaren 6an: “Ilargirantz”
  • Hilaren 13an: “Tundama y el templo del sol”
  • Hilaren 20an: “Canta 2”
  • Hilaren 27an: “Spiderman”

Helduentzako zinema:

  • Hilaren 6an: “El contador de cartas”
  • Hilaren 13an: “El caso Villa Caprice”
  • Hilaren 20an: “Todo ha ido bien”
  • Hilaren 27an: “Spiderman”

Okendo zine-forum:

  • Hilaren 11n: “Last night in Soho” (JBGA)
  • Hilaren 25n: “No somos nada” (JBGA)

Opera denboraldia

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 9an “Otello” emanaldia izango da, Giuseppe Verdirena.

Protagonisten maitasuna da antzezlanaren abiapuntua. Otello, Gregory Kunde tenore estatubatuarrak interpretatua, eta Carmela Remigio sopranoa, Desdémona, arraza eta etnia aurreiritziak gainditzea lortzen dute. Otelloren jeloskortasun- eta gorroto-sentimenduak irudimenezko errealitate bihurtzen dira. “Otello gai da Mediterraneoko itsas batailak eta ekatiz izugarriak gainditzeko. Ez da segurua, jeloskorra da. Izar konstelazioak, Veneziako lehoia bezala, munstro bihurtzen zaizkio”.

Musika

Hilaren 24an, 19:00etan, Kultur Etxeko auditorioan, Kontzertu Bufoa Musika Eskolaren eskutik.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.