Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Ostadarrek “Tratu On bat” markarekin duen konpromisoa indartu du
2025-10-23

Nuria Fernandez Sozio-ekonomia eta Goizalde Pildain Kirol zinegotziek, Aitor Azkonobieta Berasategi eta Itziar Carrasaco Santiago Ostadar SKT-ko ordezkariekin batera, Lasarte-Oria Bai! Herri Krosaren XXVII. edizioa aurkeztu dute gaur goizean.
Ostadar SKT-k antolatu du proba, Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekin, eta herritarren parte-hartzearen, auzolanaren eta tokiko merkataritzarekiko konpromisoaren eredu izan da berriro ere, Sozioekonomia Arloak kudeatzen duen “Tratu On bat” markaren bidez.
Aurkezpenean, Ostadar SKTko ordezkariek probaren xehetasunak eskaini dituzte, jai-giroan eta inklusiboan egingo dela nabarmenduz, eta adin guztietako pertsonen artean kirola sustatzeko bokazioa azpimarratuz.
Aurten, antolakuntzak tokiko ekonomiarekiko duen konpromisoa indartu nahi izan du, ohiko garaikurren ordez Aterpea elkarteko kide diren establezimenduetan truka daitezkeen erosketa bonoak jarriz, Tratu On bat udal ekimenaren barruan.
Aitor Azkonobietak gogorarazi zuenez, “Krosa duela urte batzuk sortu zen, hain zuzen ere, tokiko merkataritzan erosketak sustatzeko, eta gaur egun filosofia horri eusten diogu”.
Azaldu zuenez, “aurten garaikur tradizionalen ordez, Aterpea elkarteko kide diren saltokietan truka daitezkeen erosketa bonoak jarriko dira, Ostadarrek helburu horretara bideratutako 1.200 euroko ekarpena eginez. Herriko merkataritzari laguntzen jarraitzeko oso modu egokia iruditzen zaigu”.
Azkonobietak azpimarratu zuen, halaber, Krosak “bi funtsezko zutabe dituela: kirolekoa eta soziala. 800 eta 900 partaide artean biltzea espero dugu, baina garrantzitsuena sortzen den giroa da: bazkariak, koadrilak, kalez kaleko mugimendua… Horrek guztiak ematen dio bizia herriari”.
Era berean, “gertatzen ari den errelebo generazional polita nabarmendu zuen, gaur egun beren seme-alabekin korrika egiten duten gurasoekin, mantentzen jarraitu nahiko genukeen lotura oso berezi bat sortuz”.
Nuria Fernandez zinegotziak azpimarratu zuenez, Udalaren, tokiko merkataritzaren eta kirolaren arteko lankidetza “adibide argia da, Sozioekonomia Sailak kudeatzen duen Tratu On bat marka sailen eta tokiko eragileen arteko lankidetza-gune nola bihurtzen den ikusteko, eta udalerri osoarentzat onura sozial eta ekonomikoak nola sortzen dituen ikusteko”.
Goizalde Pildain Kirol zinegotziak, bere aldetik, “Lasarte-Oria bereizten duen herri kirola eta parte hartze izpiritua sustatzeko Ostadarrek egiten duen lan etengabea” nabarmendu zuen, “kros hau herriaren benetako festa bihurtuz”.
Lasarte-Oriako Udalak proba antolatzen laguntzen du, 2.420 €-ko babesletzarekin, Tratu On bat markarekin lankidetza indartzeko.
Kopuru hori Ostadar SKT-k urtero Kirol Arlotik jasotzen dituen diru-laguntzei gehitzen zaie. 2024an, klubak 29.419,75 € jaso zituen guztira, hainbat ekimeni laguntzeko.
Gainera, gainerako tokiko klubek bezala, Ostadarrek ere Udalaren kirol instalazioak doan erabiltzeko aukera du, baita bere programak eta ekitaldiak garatzeko beharrezko materiala ere.
Laguntza honek udal arlo ezberdinen arteko zeharkako lana islatzen du, Lasarte-Oriako kirol bizitzan zein ehun sozial eta ekonomikoan eragin positiboa duten ekimenak bultzatzeko aukera ematen duena.
Lasarte-Oria Bai Krosa! kirola, auzolana, tokiko merkataritza eta komunitatea uztartuz, kirol arlotik haratago doan hitzordu gisa finkatu da, ideia berberarekin: Lasarte-Oria aktiboago, kolaboratiboago eta kohesionatuago bat elkarrekin eraikitzen jarraitzea.
