Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Osasun publikoaren aldeko manifestazioa

2025-01-26

Mobilizazioak ehunka pertsona bildu zituen udalerriko kaleetan zehar

Atzo, urtarrilak 25, LOOPA plataformak manifestazio jendetsua antolatu zuen Lasarte-Orian, osasun publikoan hobekuntzak aldarrikatzeko. Mobilizazioak ehunka lagun bildu zituen eta herriko kaleetan barrena ibili ziren, anbulatoriotik abiatu eta Loidibarrengo frontoian amaituz.
Manifestazioa anbulatorioaren aurrean hasi zen, eta bertan herritar askok beren haserrea adierazi zuten udalerria kaltetzen duen familia-medikuen faltagatik. Ondoren, parte-hartzaileek aldarrikapen-ibilbide bati ekin zioten, eta bukaeran euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako adierazpena irakurri zuten, bertako anbulatorioaren eta, oro har, osasun publikoaren egoera larria salatzeko.

Parte-hartzaileen artean udal osoko bilkuran ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideak zeuden, herritarren eskakizunei babesa adieraziz. Agustin Valdivia alkatea eta udalbatza osatzen duten beste ordezkari batzuk manifestazioarekin bat egin zuten, kausarekin elkartasuna erakutsiz.

LOOPA plataformatik gogorarazi dutenez, «udaren aurretik, Osakidetzako arduradunek iragarri zuten Enplegu Publikoko Eskaintza baten bidez, 2024ko abendua amaitu baino lehen, medikuen hutsik dauden lau lanpostu beteko zituztela. 2025eko urtarrila amaitzear dago, eta ez dira iragarritako lanpostuak bete, gainera, beste bat hutsik geratu da lanpostua betetzen zuen medikuaren erretiratzearen ondorioz». Atzerapen honek, egoeraren okertzearen gain, haserre handia eragin du herritarren artean, eta berehalako konponbideak eskatzen dituzte.

Lasarte-Oriak, modu argi eta irmoan, Osakidetzaren erantzun premiazkoa eskatzen du, gure herriko bizilagunen beharrei erantzungo dien lehen arretako kalitatezko zerbitzua bermatzeko.