Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Oriak ohiko Karmengo Jaiak ospatuko ditu ostegun honetan
2026-07-16

Lasarte-Oriako Udalak, kultura arloaren bidez, uztailaren 16an Oria auzoan ospatuko diren Karmengo Jaietako egitarauaren berri eman du. Udalerriko jaien egutegian finkatuta dagoen hitzordua da, eta Plazido Mujika plaza eta Karmengo Amaren kapera izango ditu agertoki nagusi.
Eguna 09:30ean hasiko da, auzoko kaleetan zehar ibiliko diren txistulari eta trikitilarien ohiko dianarekin. 12:00etan meza nagusia izango da kaperan eta, behin bukatuta, Xumela abesbatzak girotutako lunch herrikoiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, festa giroak eta elkarbizitzak markatutako goizari amaiera emanez.
Kultura sailetik herritarrak animatu dituzte ospakizun horretan parte hartzera: "Karmengo jaiak aukera paregabea dira elkar ezagutzeko, partekatzeko eta gure auzoetako bateko tradizioak bizirik mantentzeko. Herritar guztiak gonbidatzen ditugu Oriara hurbiltzera eta giro hurbil eta familiarrean goiza jai giroan pasatzera."
Egitaraua – Uztailak 16, osteguna
- 09:30 txistularien eta trikitilarien diana.
- 12:00 meza Nagusia Karmengo Amaren kaperan.
- 13:00 h. Lunch herrikoia Xumela abesbatzak alaituta.


