Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Oria ibaiaren ondoko oinezkoentzako pasealekua itxita egongo da aldi baterako, Michelin eremuko kiroldegi berriko lanak direla eta

2025-03-13

Geltoki kaletik beste pasabide bat jarriko da

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, Michelin eremuan dagoen Kiroldegi berriko obretan aurrera egiten ari denez, beharrezkoa izango da Oria ibaiaren ondoan dagoen pasealekua aldi baterako oinezkoentzat ixtea, Blas de Lezo eta Geltoki kaleen arteko zatian.

Itxiera hori datorren astelehenetik, martxoaren 17tik, aurrera egingo dute, eta eraikuntza lanak amaitu arte egongo da bertan.

Oinezko eta txirrindularientzako alternatiba gisa, Zubieta eta Usurbilerako ibilbidea Geltoki kaletik desbideratuko da, zehazki Michelingo kirol instalazioetako atezaindegiaren eta faktoriako atezaindegi nagusiaren arteko zatia erabiliz.

Udalak herritarren laguntza eskertu nahi du, eta barkamena eskatu nahi du udalaren kirol-instalazioak hobetzeko ezinbestekoa den jarduera horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik.