Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Baratze ekologikoak adjudikatzearen eta kudeatzearen Ordenantza
09·01·2019
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
15/02/2019
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako Udala, Plazaola landa-parkearen terrenoetan 58 Baratze Urbano Ekologiko sortzekotan dabil. Elkarbizitzarako gunea sortu nahi da baratzezaintza ekologikoaren inguruan. Norberaren kontsumorako 30m2ko partzela izango dira, baita bi partzela egokituak ere. Erreminta-etxola komuna ere izango dute, tresnak gordetzeko eta arropak gordetzeko takilekin, baita konpost-gailua eta ureztatzeko uraska ere.
Lasarte-Oriako Udalak hurrengoak lortu nahi ditu Baratze Urbano Ekologikoen proiektuarekin:
- Bertako produktu eta baratze ekologikoen inguruan sentiberatzea eta haien kontsumoa areagotzea.
- Aisialdi aktiborako topagunea bultzatzea.
- Baratze Ekologikoen Parkea berdegune publiko bihurtzea.
- Herritarren eta baratze parkearen erabiltzaileen artean ingurumenarekiko errespetua sorraraztea.
- Adin ezberdinetako gizarte talde desberdinen elkarbizitza bultzatzea eta kolektibo sozial ezberdinak laguntzea.
- Euskal kultura eta euskara bultzatzea eta hizkuntza-aniztasuna balioan jartzea.
- Parkerako eta haren instalazioen irisgarritasuna ahalbidetzea.
Udalaren konpetentzia da, lurraren erabilera izendatzea eta arautzea, eta bereziki, baratze urbano ekologikoek sortu duten interesa dela eta, ekintza honetarako terreno publikoak eskaintzea eta partzela baten interesa duten herritarrek eskaera egiteko bidea arautzea.
Egiteko dagoen araudiaren helburua da, Lasarte-Oriako Baratze Urbano Ekologikoko partzelak erabiltzeko, disfrutatzeko eta aprobetxatzeko beharrezkoak diren baldintzak jartzea, eta baita partzelak adjudikatzeko prozedura antolatzea, baratzen laborea arautzea, baratzak erabiliko dituztenen eskubideak eta betebeharrak ezartzea, eta aplika daitekeen zigor-araubidea egitea ere.
Nahi duten herritarrek, elkarteek eta organizazioek, galdetegi honetan planteatzen diren alderdien inguruko bere iritziak bidal ditzakete, besteak beste:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Bere onarpenaren beharra eta aukera.
- Arauaren helburuak.
- Soluzio posibleak, araudi bidezkoak zein araudirik gabekoak.
Araudia tramitatu baino lehen beharrezkoa da herritarren parte-hartzea, haien proposamenak jasoz. Aipaturiko kontsulta epea otsailaren 15era artekoa da. Eta proposamenak udalera helarazteko bideak honako hauek dira:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, Herritarren Parte-hartzearen atalaren bitartez.
- E-maila bidaliz helbide elektroniko honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus.