Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Prozesu partehartzaileak

Udal babes ofizialeko etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozedura arautzen duen ordenantzaren aurretiko kontsulta

Kontsulta egiteko epea 15 egunekoa da, Udalaren webgunean argitaratzen denetik.

11·06·2025


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

2025/06/11

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Dokumentu erlazionatuak

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 133. artikuluan ("Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea") ezartzen duenez, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da.

Kontsulta hori ez dago araututa; izan ere, Konstituzio Auzitegiak eskumenen ordenaren kontrakotzat jo du artikulu horren gainerakoa, 4. apartatuaren lehen lerrokada izan ezik, maiatzaren 24ko 55/2018 Epaiaren bidez. Edonola ere, ordenantza proiektua egin aurretik kontsulta publikoa egin behar da.

Lasarte-Oriako Udalak Lasarte-Orian babes ofizialeko udal-etxebizitzak errentamendu-erregimenean esleitzeko prozedura arautzen duen ordenantza egitea aurreikusten du.

Araudiaren helburua da Lasarteko Udaleko babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari esparru juridiko egonkor, garden eta ekitatiboa ematea. Horrela, esleipen-prozesu osoan nagusi izan behar duten betekizunak, baremazio-irizpideak, esleipen-prozedurak, parte hartzeko mekanismoak eta berme juridikoak arautu behar dira, indarrean dagoen araudi autonomikoan ezarritakoaren arabera.

Ordenantzak objektibotasunaren, lehiaren eta publizitatearen printzipioak bete behar ditu, eskatzaileen arteko aukera-berdintasuna bermatuz. Gainera, lehentasuna eman nahi zaie egoera bereziki ahulean dauden pertsonei, eta gazteen emantzipazioa sustatu nahi da, etxebizitzaren eta gizarte-kohesioaren arloko politika publikoekin bat etorriz.

Kontsulta publikoaren helburua da herritarrek eta operadoreek araudi horri buruz duten iritzia jasotzea.

Kontsulta egiteko epea 15 egunekoa da, Udalaren webgunean argitaratzen denetik. Argitalpen-data 2025/06/11.

Udalaren aurrean beren proposamenak aurkezteko gonbita egiten zaie hala uste dutenei. Udalaren Erregistro Orokorraren bidez egin ahal izango dira, aurrez aurre (Okendo plaza 1) 9:00etatik 14:00etara, edo online, www.lasarte-oria.eus helbidean.