Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Oporrak Bakean: Izan harrera familia

Otsailaren 11an, asteartea, Oporrak Bakean programaren “bidaia bat baino gehiago” kanpaina aurkeztuko da Donostian prentsa-aurrekoan. Horren bitartez, euskal biztanleak haur errefuxiatu sahararrak udan harreran hartzera animatu nahi dira

2020·02·10

Badira 30 urte baino gehiago euskal familiek, udako hilabeteetan, haur sahararrak euren etxeetan jasotzen dituztela. 2019ko udan 289 neska eta mutil saharar etorri ziren Euskadira, eta, aurten, beste horren beste etortzea nahi da. Horretarako, gutxienez, 100 familia gehiago beharko dira, eta Oporrak Bakean programa antolatzen duten elkarte eta udaletxeek euskal gizartea kontzientziatu eta egiten duten lana ezagutarazteko helburu duen kanpaina berri hau abiarazi dute.

Zer da Oporrak Bakean?

Herri Sahararrak 40 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. Hori dela eta, Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du. Gurean egiten dituzten egonaldi horien helburu dira: umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzea da (gerizpean 55ºtara heltzen diren tenperaturak), hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikadura egokia jasotzea, azterketa medikuak egitea eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzea.

Ze baldintza bete behar dira programan parte hartzeko?

Edozein motako familia izan daiteke harrera familia: pertsona bakanak, elkarbizitza unitateak, seme-alabadunak zein seme-alabarik ez dutenak. Baldintzarik garrantzitsuena denbora eta gogoak izatea da, haurrari arreta eskaini ahal izateko, eta bizi eta lo egiteko tokia eskaini ahal izatea.

Oporrak Bakean 2020 Kanpaina

“Bidaia bat baino gehiago” izango da aurtengo kanpainaren leloa. Esaldi horrek oso modu egokian laburtzen du programan parte hartzen duten neska eta mutilen  esperientzia, eta baita horiek hartzen dituzten harrera familiena ere.

Kanpainak ikus-entzunezko euskarri ezberdinak ditu. Hauen artean  udalerri ezberdinetatik pasako den erakusketa bat, non Ahmedek, bere arreba txikiari, Hurriari (saharar haur errefuxiatuak) bere Euskal Herriko egonaldian zenbat gauza ezberdin ikusi eta ikasiko dituen azaltzen dion.

Programaren informazio guztia oporrakbakean.eus web gunean jasota dago.

Kanpainaren material guztiak hemen ikus daitezke (bideoak, audioak, kartelak, eskuorriak…): http://oporrakbakean.eus/material-bankua/

 

Informazioa jaso eta programan parte hartzeko

Haur saharar bat uda honetan harreran hartzeko interesa duten familia edo pertsonek dagokien elkarte edo udalarekin jar daitezke kontaktuan (http://oporrakbakean.eus/quienes-somos/elkarteetaudalantolatzaileak/?lang=es ), edo lurralde bakoitzeko pertsona arduradunarekin:

Araba: 665711947
Bizkaia: 658751359
Gipuzkoa: 696014786
oporrakbakean@gmail.com