Aplikazio habiaratuak
Menu avisos
Abisuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ondasun higiezinen zerga 2026
2026-06-12
Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2026. urteko Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea Ekainaren 30an amaitzen dela.
Helbideratu gabeko erreziboak
Helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa-gutunak maiatzeko lehenengo hamabostaldian bidali dira. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943 376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Helbideratutako erreziboak
Ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko da zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, ekainaren 30an.
Herriko jaien ondorioz ekainaren 30an udaletxeko bulegoak itxita egongo direnez, edozein gorabehera uztailaren 1an kudeatu ahal izango da borondatezko epean.
Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da
