Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Olatz Salvador

Disko berriaren aurkezpena
calendarioNOIZ Uztailaren 24a • 19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 12 € Aurretik erosketa online

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere.  Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas...), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak. Aro berriari hasiera emateko, Donostiako Antzoki Zaharra etxe izatea ilusio bereziz bizi duen zerbait da eta ez da bakarrik egongo, gainera: Ander Zuilaika (bateria), Jagoba Salvador (bajua) eta Mattin Saldias (gitarra) izango baititu bidailagun.