Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Okendon aurreikusitako uztaileko kultur jarduerak Andatza plazan egingo dira

Udalak erabaki du Okendon egitekoa ziren uztaileko kultur jaduerak Andatza plazara lekualdatzea, COVID-19agatik ezarritako osasun-neurriak beteko direla bermatzeko.

2020·07·16

Gaur egungo pandemiarengatik mantendu behar diren segurtasun-neurriak direla bide, eta aforoa hobeto kontrolatu ahal izateko eta jende-pilaketak saihesteko asmoarekin, Okendon egitekoa ziren jarduera kultural hauen kokalekua Andatza plazara aldatu da.

Gogorarazi nahi dugu segurtasuneko protokoloa berdin mantentzen dela, eta zirkulazioa norabide bakarrekoa eta mailakatua izango dela, sartzeko bide bakarrarekin eta irteteko bide bakarrarekin, hartara jende-pilaketarik gerta ez dadin. Sarrera nahiz irteera Buruntza kaletik egingo da, baina hango puntu ezberdinetatik.

Denbora guztian egongo dira antolakuntzako langileak, eta haiek adieraziko dute nondik zirkulatu behar den eta pertsona bakoitza non eseri behar den, aulkiak aurrez esleituak baitira eta aforoa 200 pertsonara mugatua baitago. Beraz, 200 aulki egongo dira, metro eta erdiko tartearekin bereizita. Maskara nahitaez erabili beharko da eserlekuan jarri arte. Hara doazenei kolabora dezatela eskatzen zaie, denbora guztian antolatzaileen jarraibideak betez.

Hauek dira Andatza plazan egingo diren jarduerak:

  • Osteguna, uztaila 16, 19:00etan
    • GAG STREET BOYS - YES WE ART !
  • Ostirala, uztaila 17, 19:00etan
    • KRESALA DANTZA TALDEA-IKONOGRAFIAK
  • Ostirala, uztaila 24, 19:00etan
    • ERRE PRODUKZIOAK-PIRATEN ISTORIO BAT