Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Ohiko Udal batzarra (Apirilak 18)

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du apirileko ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2024·04·16


GAI ZERRENDA

1.- 2024ko martxoaren 14an eta 21ean egindako osoko bilkuren akten onarpena.

2.- 2024/697 zenbakidun dekretuaren kontu ematea: 2023 urteko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa.

3.- Hipodromo etorbideko etxebizitzen zuzeneko besterentzeari buruzko dekretuaren berri ematea.

4.- “Lasarte-Oriako Hirigintza Antolamenduko Plan orokorra behin-behineko izaeraz onartzea

5.- “Goiegi baserriaren lurretan azpieremu berri bat sortzeko eta A38 HEI Goiegi Gora desklasifikatzeko hirigintzaantolamenduko hitzarmenari hasierako onarpena ematea”.

6.- "Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalen kontsumo bonuak" programaren oinarri arautzaileak onartzea.>/p>

7.- Hiriko garraio kolektiboko zerbitzua kontratatzeko espedientearen baldintza teknikoen pleguaren eta baldintza administratibo berezien pleguaren aldaketa onartzea, eta proposamenak aurkezteko epea luzatzea.

8.- Euskara, kontu-hartzailetza, diruzaintza eta udaltzaingoako departamentuetako zenbait lanpostuen funtzioen fitxen aldaketa onartzea.

9. Galdera eta eskariak.