Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ohiko osoko bilkura 2026-03-12
Juan Miguel Imaz
Orain dela 1 Hilabetea aldatuta.
Ohiko osoko bilkura
2026-03-12 • 18:30Eguneko aztergaiak
- 01.- 2026ko otsailaren 12an egindako bilkuraren aktaren onarpena.
- 02.- 2026ko otsailaren 9tik 2026ko martxoaren 8ra arte (biak barne) emandako alkatetza-dekretuen berri ematea; 286tik 594ra bitarteko dekretuen zenbakiak.
- 03.- PSE-EE-PSOE udal-taldeko David Mateos Jimenez zinegotziaren dedikazio esklusiboari buruzko 2026/614 Alkatetza Dekretuaren berri ematea.
- 04.- Orain arte bideratu diren kreditu aldaketen kontu ematea.
- 05.- Euskararen dirulaguntzen oinarri arautzaileak indargabetzea onartzea.
- 06.- Añarbeko Uren Mankomunitateak Mankomunitateko saneamendu-sarearen eta Mankomunitatea osatzen duten hamar udaletako behe-saneamenduko sarearen artean egindako mugaketa-proposamenaren bigarren zatia onartzea.
- 07.- Lasarte-Oriako udaleko enplegatu publiko eta korporatiboen ordainsarien %1,5eko gehikuntza onartzea.
- 08.- 2026ko plantilla organikoa eta Lanpostuen Zerrenda aldatzea: Peoien plazak amortizatzea eta lehen mailako ofizialen plazak sortzea onartzea.
- 09.- 2026ko Lanpostuen Zerrenda aldatzea: Mantentze-lanetako atezain-langileen eginkizunak eta zereginak aldatzea onartzea.
- 10.- 2026ko Lanpostuen Zerrendako akats materialen zuzenketa onartzea.
- 11.- Bozeramaileen Batzarra aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko, adierazpen instituzionala: Martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna.
- 12.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Erosteko ahalmena, aurrezteko ahalmena eta etxebizitza duina eskuratzea defendatzeko, PFEZren taulen deflazioaren bidez"-ri buruzkoa.
- 13.- Galdera eta eskariak.
