Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Neurri berriak Manttangorri autobus-zerbitzuan

COVID-19agatik gaur egun bizi dugun egoera dela eta, Manttangorri autobus-zerbitzu munizipalari eragiten dioten neurri berriak hartu ditu udalak

2020·04·20

Aldaketa berri horiek eragina izan dute zerbitzuaren zenbait alderditan:

  • Zerbitzuaren maiztasuna 7 bidaiara murriztu da, eta Kotxerastik ordu hauetan abiatuko da: 8:00etan, 8:40an, 12:30ean, 13:00etan, 13:30ean, 19:30ean eta 20:00etan.
  • Pagatzeko, txartela bakarrik onartuko da, eta ezingo da eskudirutan pagatu, txoferra gainerako bidaiariengandik kate batzuen bidez bereizita egongo baita.
  • Autobusaren aforoa 8 plazara mugatu da. 7 lagun eserita joan ahalko dira eta beste bat zutik, horrela segurtasunezko tarte gomendatua mantenduz. Erabil daitezkeen eserlekuak pegatina berde batekin markatu dira.

 

Udaletik eskerrak ematen dizkizugu zure laguntzagatik.

COVID-19a geldiaraztea guztion lana da.