Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Neurri berriak Manttangorri autobus-zerbitzuan

Manttangorri autobus-zerbitzu munizipalari eragiten dioten neurri berriak hartu dira

2020·05·10

Neurri berri horiek maiatzaren 11tik aurrera hasiko dira:

  • Zerbitzuaren maiztasuna 9 bidaiara zabaldu da, eta Kotxerastik ordu hauetan abiatuko da: 8:00etan, 8:40an, 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 13:00etan, 13:30ean, 19:30ean eta 20:00etan.
  • Autobusaren aforoa 12 plazara igo da. Baina, ahal den guztietan, gomendatutako segurtasun-tarteari eutsiko zaio.
  • Autobus barruan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, eta erabiltzaile bakoitzak berea eraman beharko du.
  • Txartela bakarrik egongo da ordaintzeko bide gisa, eta ezin izango da eskudirutan ordaindu.