Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea NANa eta pasaportea berritu ahal izango dira Okendo plazan datorren azaroaren 13an
2025-10-30

Datorren ostegunean, azaroaren 13an, Polizia Nazionalak unitate mugikor bat mugituko du Okendo plazaraino, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta pasaportea berritzea errazteko Lasarte-Oriako herritarrei.
Zerbitzua goizez bakarrik eskainiko da, 9:00etatik 13:30era, eta hitzorduak aldez aurretik eskatu beharko dira 943 37 61 85 telefonora deituz (ez Udalaren telefonogunera), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Hitzorduak gaurtik azaroaren 10era arte eskatu ahal izango dira.
Tasak eskudirutan soilik ordainduko dira, azaroaren 13an bertan, izapideak egiten diren unean.
Horrela, Lasarte-Oriako Udalak eta Polizia Nazionalak dokumentu ofizial horien kudeaketa errazten diete herritarrei, udalerritik kanpora joan beharrik gabe, zerbitzua erdiguneko espazio irisgarrira hurbilduz.
Nortasun Digitalaren Plana
Jarduera hori Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko Dokumentazio Dibisioaren bidez sustatutako Nortasun Digitaleko Planaren barruan kokatzen da, Administrazio Publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko eta zerbitzu digitalak herritarrei eta enpresei hurbiltzeko helburuarekin.
Plana 2024an jarri zen martxan, eta hainbat jarduera-ildo aurreikusten ditu, besteak beste, bi hauek:
- NAN elektronikoaren (DNIe) ziurtagiri digitalak eguneratzeko guneak instalatzea.
- Dokumentazio Unitate Mugikorren sorrera, datorren azaroaren 13an Lasarte-Oria bisitatuko duena bezala.
Bi neurriok dokumentazio zerbitzuak udalerrietara gerturatzea dute helburu, hiriburuetako edo herri nagusietako komisarietara alferrikako joan-etorriak saihestuz.
Tasak eta beharrezko dokumentazioa
NAN
- Tasa: 12,00 € (eskudirutan)
- Familia ugaria: doakoa (nahitaezkoa da indarrean dagoen titulua aurkeztea).
Datuak aldatu gabe iraungitzeagatik berritzea
- Argazki bat, duela gutxikoa (koloretakoa, hondo zurikoa, aurpegi oskarbikoa)
- Aurreko NANa.
Galdu edo lapurtuz gero, berritzea
- Salaketa (egin bada).
- 14 urtetik beherakoen kasuan, aitak, amak, legezko tutoreak edo ahaldunak lagunduta joan beharko dute, NAN/AIZ indarrean dutela.
- Kasuaren arabera, argazki bat eska daiteke.
NANa lehen aldiz egitea
- Erregistro Zibilaren jaiotza-ziurtagiri literala (duela 6 hilabete baino gutxiago emandakoa eta “NANa lortzeko soilik”).
- Erroldatze-ziurtagiria (3 hilabetera iraungiko da).
- Argazki bat, duela gutxikoa (koloretakoa, hondo zurikoa, aurpegi oskarbikoa)
- Interesduna 14 urtetik beherakoa bada, aitak, amak, legezko tutoreak edo ahaldunak lagunduta joan beharko du, eta indarrean dagoen NAN/AIZ eraman beharko du.
Filiazio-datuak aldatzea
- Argazki bat, duela gutxikoa (koloretakoa, hondo zurikoa, aurpegi oskarbikoa)
- NANa.
- Jaiotza-ziurtagiri literala, datu-aldaketa egiaztatzen duena (duela 6 hilabete baino gutxiago egina).
- NANa indarrean badago, doan egingo da datu-aldaketa.
Pasaportea
- Tasa: 30,00 € (eskudirutan)
- Familia ugaria: doakoa (nahitaezkoa da indarrean dagoen titulua aurkeztea).
Beharrezko agiriak
- Argazki bat, duela gutxikoa (koloretakoa, hondo zurikoa, aurpegi oskarbikoa) Duela bi urte baino gutxiago igorritako NAN elektronikoa izanez gero, ez da argazkirik beharko.
- Indarrean dagoen NANa.
- Eskatzailea 14 urtetik beherakoa bada eta NANik ez badu, pasaportea lortzeko jaiotza-ziurtagiria literala aurkeztu beharko du (Espainian egindako pasaportea izan ezean).
- Titularra 18 urtetik beherakoa bada, bi gurasoekin joan beharko du, indarrean dauden NAN/AIZ (edo hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria). Tutoretza egonez gero, tutore guztiek joan beharko dute, NAN/AIZ eta tutorearen izendapenaren epaiarekin.
- Galdu edo lapurtuz gero, salaketa aurkeztu beharko da.
- Aurreko pasaportea oraindik indarrean badago, hori ere aurkeztu beharko da.
