Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Nagusilan Ikasten: komunikazio asertibo eta eraginkorrari buruzko hitzaldia
2019·09·16
Gainera, Zilarrezko telefonoaren berri eman die herritarrei (900713771): akonpainamendu-zerbitzu bat da bakarrik sentitzen diren adineko pertsonentzat. Arreta-zerbitzuaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.
Zilarrezko haria
Telefono bidezko doako akonpainamendu-zerbitzu bat da, nahi gabeko bakardadean dauden adineko pertsonentzat.
Nagusilaneko boluntarioek egunero artatzen dituzte ahots lagun batekin hitz egiteko beharra duten pertsonen deiak.
Bakarrik sentitzen den adineko pertsona orok dei diezaguke eta gure boluntarioarekin adostu noiz eta nola hitz egin nahi duen.
Zer eskaintzen du?
- Bakardadeari aurre egitea eta adineko pertsona askok sumatzen duten isolamendua haustea.
- Astean behi edo bitan ahots lagun batekin hitz egiteko aukera izatea.
- Zahartze aktiboko jarduerak egitera animatzea.