Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Nagare Circle of Trust & Logela

Inguratzen gaituzten korronteen alaba da eragina.
calendarioNOIZ Maiatzaren 3a • 21:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 5.50 € Aurretik erosketa online

Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak itxuratu, moldatu eta zizelkatu egiten gaitu, ibaiaren korronteak bere ibilguko haitzak hondeatzen dituen bezala. Batzuetan, kostatu egiten zaigu gurekin bat egin nahi duten eraginak sumatzea. Izan ere, ura bezalakoak dira horiek: poliki-poliki lekualdatu eta norabide jakin batean mugiaraz gaitzakete ia oharkabean, haien laztanen artean leunki kulunkatzen garen bitartean.

Inguratzen gaituzten korronteen alaba da eragina; batzuetan, gu eramaten uzten diegu eta, beste batzuetan, kontrako norabidean egiten dugu igeri. Dena dela, inork ere ez du jada bere jatorria oroitzen. Eta, egia esan, ez du axola, eragin horrek dagoeneko hartu eta markatu egin baikaitu, eta bere aztarna gugan inprimaturik utzi baitu.