N-1 errepidean mozketa Lasarte-Orian
2023·03·06
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere jabetzako errepideetako artapen lanen barruan, zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N-I errepidearen ertzetan, 448,500 eta 451,000 KP-en artean (Bazkardotik N-I-451 lotunera doan tartea), Iruneko noranzkoan (gorakorra). Lan horiek gauez egingo dira, zerbitzuko eta bide-segurtasuneko arrazoiak tarteko; izan ere, egunez trafiko handia izaten da eta horrek erreia edo galtzada moztu ahal izatea eragozten du.
Horiek horrela, jakinarazten da Iruneko noranzkoan doan N-I errepideko galtzada (gorakorra) erabat moztuko dela, 447,569 KP-an, gauez (22:00etatik 6:00etara), lan horiek egiteko eta ordezko bidea A-15 (Andoain-Astigarraga) errepidea izango dela.
Adierazitako lanak martxoak 6tik 8ra doan gauean hasiko dira eta martxoaren 7tik 8ra doan gauean bukatzea espero da, 2 laneguneko iraupena izango dutelarik. Errepideak ez du afekziorik izango tarteko asteburuan.
Obrak eta dagozkien desbideraketak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuei bidea irekiko zaie, horretarako lanak gelditu beharko balira ere.
Lanen ardura DONOSTIALDEA 2018 ABEEarena izango da.