Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Musika eskolan eta dantza eskolan 2022-2023 ikasturteko aurrematrikula: epea zabalik
2022-05-10
MUSIKA ESKOLA
Matrikula egiteko epea ekainaren 13tik 24ra bitartean izango da, eta nahitaezkoa izango da aldez aurretik Kulturetxean aurrematrikula egitea. Plazen adjudikazioa posta bidez konfirmatuko da.
Plaza baten eskaera egiteko unean, dagokion kuotaren % 10a ordaindu beharko da Udalak horretarako jartzen duen kontu korrontean, eta matrikulatu aurreko baldintza izango da. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen 1. pagamenduan deskontatu egingo da zenbateko hori. Eskaera egin eta gero matrikula formalizatzen ez duenak ez du ordaindutakoa bueltatzeko eskubiderik izango.
Hauek dira ikastaro bakoitzeko tasak:
Erroldatuak | Erroldatu gabeak | |
Musika txokoa | 291,65 € | 350’85 € |
Musika-hizkuntza | 291,65 € | 350’85 € |
Musika-instrumentua | 291,65 € | 350’85 € |
Txistu edo akordeoia | 228’35 € | -------- |
Musika hizkuntza + instrumentua | 540’30 € | 655’70 € |
Hizkuntza + txistu edo akordeoi | 423’40 € | --------- |
Abesbatza | 48’85 € | 59’30 € |
Kamara | 146’65 € | 176’10 € |
Musika tresnako taldea | 96’25 € | 116’95 € |
Irailaren 1etik 15ra, Hizkuntza Musikalean eta instrumentuetan libre gelditzen diren plazetan matrikulatzeko aukera izango da, eskaera iritsitako ordenaren arabera.
Hobariak
Salbuespenak eta hobariak daude Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) prestazioak jasotzen dituztenentzat eta langabetuentzat.
Udalak edo Eusko Jaurlaritzak ematen duen Gazte-Txartelaren titularrek % 10eko deskontua izango dute.
Familia ugarientzat % 30eko hobaria dago.
Kuotetan hobariak eskatu ahalko dituzte baldin eta unitate familiarreko bi kide edo gehiago matrikulatzen badira Eskolan.
Tasen ordainketa
Dagozkien tasak bankuko domiziliazioaren bidez ordainduko dira, aukeran pagamendu bakarrean edo pagamendu zatikatuan.
Pagamendu bakarra: irailaren 25etik 30era.
Pagamendu zatikatua: matrikula egiteko unean matrikularen ordainketa hileroko 10 kuotatan zatikatu ahalko da (irailetik ekainera). Kuota horiek Udalak hilero 25. egunetik 30.era bitartean kobratuko dizkio.
DANTZA ESKOLA
2022-2023 ikasturterako dantza eskolan aurre-matrikula egiteko epea zabalik maiatzaren 20ra arte.
Matrikulazio epea ekainaren 13tik 24ra izango da, Manuel Lekuona kulturetxean. Urriaren 3an hasiko da ikasturtea.
Ikasturte honetan matrikulatuta egon gabe helduen taldean sartzeko, haien egokitasuna egiaztatzen duen maila-proba bat egin beharko da.
Ikastaroa mugimenduaren eta dantza klasikoaren ikerketara aurkikuntzara, ikerketara eta esploraziora zuzenduta dago, norberaren gorputzaren kontzientzia eta pertzepzioa areagotuz.
ORDUTEGIA
6 urte: Asteartea eta osteguna 17:30etatik 18:15etara
7 urte: Astelehena eta azteazkena 17:30etatik 18:15etara
8 urte: Astelehena eta azteazkena 18:15etatik 19:00etara
12 urtetik gorakoak (*): Astelehena eta azteazkena 19:00etatik 20:30etara
*Bi ikasturte gehienez edo taldearen arabera.
PREZIOAK
35,00 € / hileko, erroldatuak.
60,00 € / hileko, ez erroldatuak
Gazte txartelaren titularrek %10 deskontua izango dute