Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Mugikortasunaren astea irailaren 22tik 26ra

2025-09-11

Ikasturte berriaren hasierarekin, Lasarte-Orian ere Mugikortasunaren astea ospatuko dugu beste behin. Irailaren 22tik 26ra bitartean jardueraz beteriko aste batez gozatzeko aukera izango dugu, ‘Mugikortasuna guztiontzat’ lelopean.

Agustin Valdivia alkateak nabarmendu duenez, "gure herrian egunero egiten ditugun joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea da asteko helburu nagusia. Horregatik, bizikletaren garrantzia azpimarratu nahi dut.

Bestalde, ezin dugu garraio publikoa ahaztu, aurten Lasarte-Orian ahalegin handia egin da % 100 elektrikoa den Manttangorri autobusa martxan jartzen, garraio publiko jasangarriago eta irisgarriago baten aldeko apustu sendoa egiten duena, gurpildun aulkientzako edo haurrentzako orgatxoentzako gunearekin. Plataforma erauzgarri bat eta belaunikatze-sistema bat (kneeling) ditu, espaloitik sartzea errazten duena, irisgarritasuna nabarmen hobetuz, ezinduentzat irisgarria, sarbidea errazteko inklinazio-sistemarekin eta beste hobekuntza batzuekin. Mugikortasunaren astearen barruan, irailaren 22an, astelehena, hiri-autobusa doakoa izango da. Animatu eta probatu garraio publikoa!"

Mugikortasun astearen programa

Irailak 19, ostirala

Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen batek bisitatuko gaitu, Tailer Ibiltariak, zure bizikleta eraman dezazun konponketa errazetarako, doikuntzetarako, etab. Gainera, eramaten baduzu, 2 bizikletaren zozketan sartuko zara.

Irailak 22, astelehena

Manttangorri hiribusak urteko gainerako egunetan bezala funtzionatuko du, baina egun horretan doakoa izango da.

Irailak 26, ostirala

Goizeko 11:00etan Ondo ibili! taldea abiatuko da udaletxeko arkupeetatik. Batez ere adineko pertsonei zuzendutako jarduera honen helburua oinez ibiltzeko ohitura osasungarria sustatzea da. Programa ostiralean hasiko dute eta astero errepikatuko dute.

Egun horretan bertan bizikleten bigarren eskuko azoka burutuko da Okendo plazan, 16:30etik 20:00etara. Egoera onean dauden bigarren eskuko bizikletak eta patineteak onartuko dira, eta aukera ezin hobea da behar duzun bizikleta edo patinetea prezio onean erosteko. Bizikleta saldu nahi duenak adin nagusikoa izan behar du eta aldez aurretik izena eman behar du, www.merkabi.eus/lasarte-oria webguneko formularioa betez edo 943670249 telefonora deituz. Izena ematearekin batera, bizikleta eramateko hitzordua aukeratu beharko da. Bigarren eskuko bizikleten merkatuaren bidez, bizikleten berrerabilpena eta mugikortasun iraunkorra sustatzen da.

Era berean, jolasak antolatu dira Okendo plazan eta inguruetan, 17:00etatik 19:30era, besteak beste, bizikletarekin jolasak (zirkuituak, trebetasun probak...) eta aisialdiko tailerrak (txapa tailerra, bizikletako txirrina apaintzeko tailerra, irakurketa txokoa…). Ostiralean, hilak 26, Kale Nagusiko 1-30 tartea itxita egongo da 16:30etik 20:00etara.

Halaber, Okendo plazatik abiatuta, ipar martxa burutuko da 18:00etan, Ostadar SKTren laguntzarekin. Herritar guztiei zuzenduta dago eta aukera ezinhobea da jarduera arrakastatsu hau probatzeko. Nabarmentzekoa da inklusiboa dela, itsuek ere parte har baitezakete.

Datozen egunetan 8.500 informazio-diptiko banatu dira etxebizitza guztietara eta 100 kartel jarriko dira.

Hauekin batera irailak 19an, ostiralean arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen batek bisitatuko gaitu, Tailer Ibiltariak, bertara zure bizikleta eraman dezazu konponketa errazetarako, doikuntzetarako, etab. Gainera, eramaten baduzu, 2 bizikletaren zozketan sartuko zara.

 

Dokumentuak deskargatu

Diptikoa [pdf]