Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarretaratzea Okendon
2020·02·26
Tomas Arruti, Mendebaldeko Sahararekiko Euskal Herriko Lagunen Elkarteko kidea, Agustin Valdivia alkatearekin eta EH bilduko ordezkariekin batera, udalbatzarrean aurkeztutako mozioari udal-korporazioak aho batez emandako babesa eskertuz hasi zen.
Gaur ostegunarekin, otsailaren 27an, Errepublika Demokratiko Arabiar Saharauia eratu zela 44 urte beteko dira, eta, hori dela eta, programatutako jardueren barruan, 19:00etan elkarretaratzea egingo da Okendo Plazan, "Sahararentzat independentzia" lelopean.
Hilaren 29an, 14:00etan, bazkari saharauiaz gozatu ahalko da Furia Beltza jatetxean, menua honela osatua egongo delarik: kuskusa barazkiekin, arkumea saharaui erara prestatua, postrea, kafea eta edaria, 15 euroan. Interesa dutenek jatetxean bertan eman beharko dute izena.
Martxoaren 2tik 8ra, "Sahara emakumea" izeneko argazki-erakusketa izango da Jalgi Kafe-Antzokian, Mundu Bat elkarteak utzitako materialarekin.
Amaitzeko, Arrutik gogorarazi zuen Oporrak Bakean proiektuaren barruan Lasarte-Oriako 8 familia behar direla udarako, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrak etxean hartzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hau bisita daiteke: http://www.lasarte-oria.eus/eu/-/oporrak-bakean-izan-harrera-familia