Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Mendebaldeko Sahararen aldeko elkarretaratzea Okendon

Mendebaldeko Sahararekiko Euskal Herriko Lagunen Elkarteak elkarretaratzea egingo du Okendon Mendebaldeko Sahararen alde

2021·02·26

Bihar larunbata, otsailaren 27an, Errepublika Demokratiko Arabiar Saharauia eratu zela 45 urte beteko dira, eta, hori dela eta 20:00tan elkarretaratzea egingo da Okendo Plazan, "Maroko Saharatik at, Independentzia" lelopean.

Saharar herria deserrian bizi da 1975a geroztik, eta su etenean 29 urte eman ostean, pasa den urteko azaroaren 13an berriro ere gerrari ekin zion.

Otsailaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren bandera udaletxeko balkoian jartzea eta hemen behean deskarga daitekeen adierazpen instituzionala onartu ziren.

 

Artxiboko argazkia: Otsaila 2020

 

 

Adierazpen instituzionala deskargatu

Adierazpen instituzionala [pdf]