Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Memoriaren eguna

2024·11·11

Memoriaren eguna dela eta, Udalak oroimen ekitaldia egin zuen azaroaren 10ean, igandea, 12:00etan Askatasunaren parkea.

Ekitaldian, udalbatza osatzen duten indar politiko guztiak eta jende ugari izan ziren. Alkateak, Agustín Valdiviak, eman zion hasiera ekitaldiari Foro Herritarraren lana aitortuz eta “Mahaia Politikoak bizikidetza eta bakea sustatzen jarraitzeko duen konpromisoa nabarmenduz”.

Haren hitzen ondoren, Foro Herritarraren ordezkariek hartu zuten hitza, terrorismoaren eta motibazio politikoa duen edozein indarkeriaren biktima guztien oroimenerako eta hausnarketarako testu bat irakurriz, eragindako mina eta biktimen duintasuna aitortuz eta memoriaz jantzitako bakea aldarrikatuz.

Terrorismoaren eta motibazio politikoa duen edozein indarkeriaren biktimak omentzeko minutu bateko isilunea egin ondoren, korporazioko kideek arrosa zuriak jarri zituzten oroitzapenezko plaka ondoan.