Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

MEGABA elkarteak Errege Magoen harrera antolatu du

MEGABA elkarteak Errege Magoen harrera antolatu du urtarrilaren 5ean

2022·01·03

Gaur egungo egoera dela eta, ezinezkoa da aurreko urteetan bezala kabalgata bat antolatzea, baina Maiestateak gure herrian ikusteak txikienei dakarzkien magia eta ilusioa mantentzea nahi du Megaba elkarteak.

Horregatik, jende-pilaketak saihestearren desfilerik eta karrozarik gabe izango bada ere, osasuna baita lehenengo gauza, Errege Magoei harrera egingo zaie urtarrilaren 5ean, asteazkenarekin, Kulturetxeko auditorioan, 16:30etik 20:00etara.

Ez da aldez aurreko hitzordurik behar, baina nahitaezkoa izango da maskara jantzita eramatea eta segurtasuneko tartea mantentzea.

Sarrera Kulturetxeko ate nagusitik egingo da eta irteera auditorioaren eskuinaldean dagoen larrialdiko atetik egingo da, Iñigo de Loiola kalera ematen duen aldetik. Denbora guztian bete beharko dira antolakuntzako langileen aginduak.

Puntako orduetatik kanpo joatea gomendatzen da, jende-ilarak ekiditeko. Nolanahi ere, arren eskatzen da segurtasuneko tartea denbora guztian mantentzea eta sartzeko txandaren zain pazientziaz egotea.

Herritarren kolaborazioa eskatzen da, dena normaltasunez joan dadin, zeren eta, bizi dugun egoera dela eta, konplikatua baita horrelako ekitaldiak kudeatzea eta antolatzea.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.