Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Matxura ur hornidura sarean

2026-08-11

Oharra

Atzo arratsaldean, edateko uraren hornidura-sarean matxura larria izan zen, eta, ondorioz, herriaren zati handi batean ura moztu zen.

Berehala, matxura aurkitzeko lan talde bat jarri zen martxan, matxura konpontzen saiatzeko edo, gutxienez, matxuraren ondorioak ahal den neurrian gutxitzeko. Denbora tarte labur samarrean, herritar gehienei hornikuntza berrezartzea lortu zen, nahiz eta matxuraren zati batek Sasoeta auzoari bereziki eragiten jarraitzen duen.

Gaur egun lanean jarraitzen dugu ur hornidura hiri osoan ezartzeko, baina matxura larria da eta horrek denbora beharko du. Ur faltaren ondorioak arintzeko, iturri batzuk prestatu dira Buruntza kalean, Saito gimnasioaren parean, kaltetuek oinarrizko hornidura izan dezaten gutxienez.

Bitartean, konponketarako gaitutako ekipoek lanean jarraitzen dute matxura ahalik eta azkarren konpontzeko.