Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Martxoko kultur agenda

2021-02-28

Martxoaren 8ko eta Bizikidetza Lantzen ekitaldiak hilabete honetako protagonista nagusiak

Bizikidetza Lantzen

Bizikidetza Lantzen Foru Aldundiaren programa bat da, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko udal-politikak sustatzeko.

  • Martxoak 3, 18:30etan: “Zubiak” dokumentala

    19 urteren ondoren, Maixabel Lasak, Juan Mariren alargunak Ibon Etxezarreta, bere senarraren herio-tzan parte hartu zuen EtAko kidea eta 43 urtetako zigorra betetzen ari dena, bazkaltzera gonbidatzen du, hitz egitera, eta bere senarraren bizitzarekin amaitzeko erabili ziren arrazoirik gabeko argudioak ulertzen saiatzera.

    Proiekzioaren ondoren Maixabel lasarekin solasal-dia egongo da.

  • Martxoak 4, 18:30etan: Mahai ingurua: Indarkeria polizialaren biktimen aitortza eta erreparazioa.

    Hitzaldi honetan, gaian adituak diren pego eta pérez-ek motibazio politikoko indar-keriaren testuinguruan torturaren eta tratu txarren biktimak eta poliziaren bes-te gehiegikeria batzuk jasan dituztenen arretaren eta tratamenduaren ibilbidea eta gaur egungo egoera aztertuko dituzte.

    Ana Isabel Pérez Machío eta Laura Pego Otero-rekin, Zuzenbidean doktoreak eta kriminologian masterra dutenak.

Antzerkia

  • Antzerki familiarra: hilaren 13an “Alpha” Ganso&Cia konpainiarena.
  • Helduentzako antzerkia: hilaren 6an  “Trabajos de interior” Behibis konpainiarena.

Zinema

  • Haurrentzako zinema: hilaren 7an “El pequeño vampiro” eta hilaren 21ean “Kraston ikastetxea: Munstroen eskola” (euskaraz)
  • Helduentzako zinema: hilaren 14an “El padre” eta 28an “Entre nosotras”.
  • Okendo zine-forum:
    • hilaren 12an “The father” (JBGA)
    • Euskal dokumentalak: día 26 “Non dago Mikel?” (JBGA)
    • Euskal dokumentalak: día 27 “Caminho longe” (JBGA)

Ipuin-kontalaria

Haurrentzako ipuin-kontaria (3-8 urte), “Emakumeak kontu kontari…eta kantari!”, Kulturetxeko kafetegian.

Ipuin-kontalaria: Sorgina Txirulina

Edukiera: 12 haur

Opera denboraldia

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 10n Giuseppe Verdiren “Rigoletto” emanaldia izango da, Liceu eta Teatro Realen koprodukzioa.

Erakusketa

Martxoaren 1etik 14ra, Mercero Gunean, argazki erakusketa “Bizipoza   Lasarte-Oriatik   Lesbosera”   ekimenaren  barruan  kokatzen  da,  Lesbos  uharteko  milaka  errefuxiatuen  egoerari  buruzko  informazioa,  ikuspena eta salaketa ematen ditu. Yousef Alshewailik  egindako  20  argazkik  osatzen  dute  erakusketa,  irakiar  errefuxiatua  da  eta  3  urte  daramatza  kanpamenduan.  Erakusketak  errefuxiatuen  esparruko  eguneroko errealitatea islatzen du.

Zinegoak

Hilaren 20an, 19:00etan, “Bilboko Gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko festibaleko” Zinegoak film laburren proiekzioa.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]

 

Martxoak 8ko ekitaldiak

Martxoak 8 [pdf]

 

Zinegoak programa

Zinegoak [pdf]