Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Martxoko kultur agenda

X. Musika astea, XVIII. Dantza zirkuitua eta Euskal dokumentalalk martxoko kultur agendan

2022·02·28

Martxoaren 8ko kartel lehiaketaren erakusketa

1etik 8ra, Emakumearen zentroan.

Argazki erakusketa

1etik 18ra, “Ni naiz, Idoia” argazki erakusketa Mercero Guneko erakusketa aretoan.

Antzerkia

Antzerki familiarra: hilaren 12an “Narziso”, Borobil Teatroarena.

Helduentzako antzerkia:

  • Hilaren 11n, “The show”, Bea Larrañaga.

Zinema

Haurrentzako zinema:

  • Hilaren 13an: “Tximinoen izarra”
  • Hilaren 20an: “Kikoriki Dejávú”
  • Hilaren 28an: “Buscando a la mágica Doremi”

Helduentzako zinema:

  • Hilaren 13an: “Petite maman”
  • Hilaren 20an: “Muerte en el Nilo”

Okendo zine-forum:

  • Hilaren 3an: “Ama”

Euskal Dokumentalak

  • Hilaren 17an: “Bolante baten historioa” (JBGA)
  • Hilaren 19an: “Apaiz kartzela” (JBGA)
  • Hilaren 24an: “Hijos de dios”
  • Hilaren 26an: “Tipularen sehaska kanta” (JBGA)
  • Hilaren 27an: “Aita Mari” (JBGA)

Opera denboraldia

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 9an “La Traviata” emanaldia izango da, Giuseppe Verdirena.

Opera Australiak Handa Operaren bere lehen ekoizpena berreskuratu du aurtengo portuko ikuskizunerako. Traviata, publiko orokorrak gehien maite eta ezagutzen duen opera erromantikoetako bat, aire zabalean, izarren azpian eta Sydneyko badiaren gaineko agertoki flotagarri baten gainean egindako proposamen berri eta original baten xede da.

La Traviata Giuseppe Verdiren Opera Australia ekoizpen original hau Francesca Zambellok zuzentzen du eta Tess Schofielden jantzien diseinua du, dekoratuarekin bat datorrena. Jantziak badiaren atzealde ilunean nabarmentzen diren distira eta kolorez beteta daude.

Ikusteko moduko ekitaldia: bederatzi metroko altuerako armiarma ikusgarria du, 3.5 tonakoa, eta Swarovskiren 10.000 kristal distiratsuz estalita dago uraren gainean. Hondo ilunean nabarmentzen da, Brindiseko arian sartutako su artifizialekin hausten dena.

X. Musika-Astea

X. Musika-Astea Danok Kideren eskutik, gozatu ahalko dugu:

  • Hilaren 4an: “Sinfonia Navarra”, Sinfónica Turrillas
  • Hilaren 5ean: “Ilun eta abar”, Idoia Asurmendi
  • Hilaren 6an: “Iñaki Salvador & Loiola Garmendia”

XVIII. Dantza zirkuitua

Hilaren 25ean: “Arima”, Amaia Elizaran & Liam Ó’Maonlaí

Funtsean, Arima dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó’Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bohrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbitetuko dute.

Amaia Elizanarek, Liam Ó’Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.