Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Martxoaren 8a, “Emakumeen nazioarteko eguna”

Martxoaren 8aren kariaz antolatutako ekitaldiak gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna errebindikatzeko okasioa izango dira. Udalak adin-tarte guztiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu astebetean zehar

2022·03·01

Agustin Valdivia alkateak, Zerbitzu Sozialetako buruarekin eta Emakumeen Zentroko langileekin batera, martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiak aurkeztu ditu.

Yoana Azpitarte teknikariak adin guztietako herritarrentzat antolatu duten programa aletu zuen:

Martxoaren 1etik martxoaren 8ra

Martxoaren 8ko kartel-lehiaketako lanen erakusketa.

Aurten ikastetxeek parte hartu dute, eta 100 lan baino gehiago aurkeztu dira.

Herritarrek 2023ko Martxoaren 8aren irudia izango den kartela bozkatzeko aukera dute.

Emakumeen Zentroan 17:00etatik 19:00era

Martxoaren 1etik 18ra

“Ni naiz, Idoia” argazki-erakusketa, Antonio Mercero erakusketa-aretoan.

Egilea: Idoia Telleria Maritxalar – argazkilaria, formatzailea eta bideratzailea

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara

Asteburuan: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

Emakumeen ahalduntzeari eta nortasunari buruzko argazki eta bideozko proiektu pertsonala da.

Martxoaren 5ean, larunbatarekin, 10:15 – 12:30

VI. Zumba-maratoia. Okendo plazan.

Aurten ez da urik banatuko; beraz, parte-hartzaile bakoitzak bere botila eraman beharko du.

*Euria egiten badu, Loidibarrengo frontoian egingo da

Martxoak 8an, asteartearekin

12:00etan - Elkarretaratzea Okendo plazan.

18:00etan - Kartel-lehiaketako sarien banaketa Emakumeen Zentroan.

Martxoaren 9an, asteazkenarekin

11:00etan - Haurrentzako antzerkia: “Piztu! EmakumeON energia”

Antzerki-taldea: Eidabe

Manuel Lekuona Kulturetxean. (Ikastetxeekin egiten den ekintza.)

Martxoaren 10ean, ostegunarekin

Umeei zuzendutako ipuin-kontaketak, eskolako ordutegian, Lasarte-Oriako ikastetxeetan. (6-8 urte).

Ipuin-kontalaria: Sorgina Txirulina

Martxoaren 11n, ostiralarekin

19:30ean, helduentzako umorezko ikuskizuna: “The Show MUST GO ON” (Bea Larrañaga).

Manuel Lekuona kulturetxean.

Sarrera: 3€

Martxoaren 13an, igandearekin

19:30ean - “Petite Maman” (Céline Sciamma, 2021), filmaren proiekzioa.

Iazko Zinemaldian publikoaren saria irabazi zuen ama-alabei buruzko fabula.

Manuel Lekuona kulturetxean.

Sarrera: 6 €

Martxoaren 16an, asteazkenarekin

18:00etan - Berdintasunari buruzko gaiak jorratzeko bideo-foruma

Jubilatuen etxean.

 

Programa deskargatu

Programa [jpg]