Martin Berasateguiren Oria jatetxeak 2 Michelin izar lortu ditu
2018·11·27
Martin Berasateguiri lorpen horrengatik, Michelin izar gehien dituen sukaldari espainiarra bihurtu baita —10 izar— eta munduko laugarrena.
Zaballos oso pozik agertu zen Martín Berasategui gure lasarteoriatar adopziozkoaren arrakastaz. Alkateak adierazi zuenez, zalantzarik gabe, ohore handia da gure herriko Oria auzo maitatuaren izena daraman jatetxe bat bi izarrekin kokatu izana Michelin izartegian.
Oria jatetxea Bartzelonako Monument Hotelean dago, Lasarte jatetxearen ondoan, hura ere hiru Michelin izarrekin aitortua. Gure herriko Lasarte-Oria jatetxeak beste hiru Michelin izar ditu.
Oraindik orain Lasarte-Oriako Udalak eskultura bat inauguratu zuen Martin Berasategui parkean, gure herriak duen enbaxadorerik onenaren omenez, gure izena eta gure auzoena mundu osoan zehar baitarama.