Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Marketing-kudeatzaile baten kontratazioa

2019·11·20

Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratu du, marketin-kudeatzaile bat 5 hilabetez kontratatzeko, “Tratu On Bat – Un Buen Trato” marka bultza dezan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.

Kontratazio hau 5 hilabeterako izango da, % 75eko lanaldian, astelehenetik ostiralera eta ordutegi malguan, agendaren arabera. Soldata brutoa Udalhitzeko 13. mailari dagokiona izango da, 1.800 euro gutxi gorabehera, eta lanean 2019ko abenduaren azken hamabostaldian hasiko dela aurreikusten da. Eskaintza hau Enpleguaren aldeko Lankidetzarako Eskualdeko Hitzarmenaren barruko kontratazio bati dagokio, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du Lanbideren bidez.

Pertsona kontratatuak beteko dituen funtzioak udaleko dinamizatzailearekin elkarlanean aritzea izango da, hurrengo gai hauek aplikatzen eta garatzen:

  1. Sortutako web-euskarriaren erabilera efikaza eta efizientea lortzea, herriko merkataritzaren "Lasarte-Oria tratu on bat - Un buen trato" marka bultzatuz.
  2. Andoaingo establezimenduetan IKTak ezartzen eta garatzen laguntzea. Andoaingo Elkartearen (Salkin) komunikazioa bultzatzea eta hobetzea IKTen bitartez.
  3. Lasarte-Oriako eta Andoaingo merkatariei eta ostalariei orientazioa ematea marketineko ekintza partikularrei buruz.
  4. Lasarte-Oriako eta Andoaingo merkatari eta ostalarien prestakuntza hobetzeko behar partikularrak identifikatzea.

Lanpostua eskuratu nahi dutenek bete beharreko baldintzak hauek dira:

  1. Emakume langabea, Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldatua: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil.
  2. Merkataritzaren kudeaketako eta marketineko ikasketa amaituak, edo lanbide-heziketako goi-mailako baliokideak, ahal dela enpresarekin eta merkataritzarekin zerikusia duten arloetan.
  3. EGA titulua edo baliokidea. Maila egiaztatzeko proba egin ahalko da.
  4. Ez da beharrezkotzat eskatzen eskainitako enpleguan edo tankerakoetan gutxienezko esperientzia bat izatea, baina esperientzia baloratu egingo zaie marketin komertzialaren esparruan lan egin dutenei.
  5. Ez dira proposatuko, ezta bidaliko ere, ALE programaren aurreko edizioetan kontratatu diren pertsonak. Hala ere, eta betiere Lanbideren oniritziarekin, parte hartu duten hautagaiak proposatu ahalko dira, aurrez hautatutako hautagairik ez dagoela jakinarazi eta egiaztatu ondoren.

Bestalde, baldintza hauek baloratuko dira:

  1. Antolamendurako, plangintzarako eta enpatiarako gaitasuna.
  2. Sentsibilizazioko, komunikazioko, ingurumen-hezkuntzako eta antzeko kanpainen garapenean esperientzia izatea.
  3. Lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatikoak maneiatzea.
  4. Curriculuma baloratuko da eta elkarrizketa pertsonala egingo da hautaketarako.
  5. 35 urtetik beherakoa, 45 urtetik gorakoa eta gutxienez 180 egun langabezian, iraupen luzeko langabeak. Proposatutako pertsonek, nolanahi ere, deialdiaren oinarrietan (6.1.2) jasotako tipologiari erantzungo diote, eta eskakizun horien 2. puntuan jasotakoari erantzungo diote.