Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Manuel Lekuona Kultur Etxeko 2025-2026 ikasturterako ikastaroen eskaintza aurkeztu da
2025-09-26

Lasarte-Oriako Udaleko Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak gaur eman du ezagutzera 2025-2026 ikasturtean Manuel Lekuona Kultur Etxean emango diren ikastaroen programazioa.
Eskaintza 18 urtetik gorako helduei zuzenduta dago, eta sormen, ongizate eta prestakuntza proposamenak biltzen ditu, herritarren interesei erantzuteko helburuarekin.
Izena emateko epea irailaren 29tik urriaren 3ra arte egongo da zabalik, Kultur Etxean bertan (9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) edo Udalaren egoitza elektronikoan. Plazaren baieztapena urriaren 9an jakinaraziko da posta elektronikoz.
Eskolak urriaren 13tik 17ra bitartean hasiko dira eta ekainaren 15etik 19ra bitartean amaituko dira.
Kultura Sailak gogorarazi du, ikasturtean zehar Kultur Etxean egingo diren lanak direla eta, goizeko ordutegiko tailer batzuetan eragina izan dezaketela. Era berean, ezingo da materialik utzi aretoetan, eta parte-hartzaile bakoitzak eraman eta ekarri beharko ditu.
Ainara Elicechea zinegotziak herritarrak animatu ditu formazio eskaintza zabal honetan parte hartzera: “Manuel Lekuona topagune, ikastegi eta gozamen kulturalerako gune izaten jarraitzea nahi dugu. Sormena, ongizatea eta ezagutza uztartzen dituen programazio anitza diseinatu dugu, pertsona guztiek beren interesen araberako jarduera aurki dezaten”.
Ikastaroei buruzko informazio guztia hemen: Manuel Lekuona 2025-2026 ikastaroak
