Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Manttangorri hiribusak zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 31n eta azaroaren 1ean, hilerrirako joan-etorriak errazteko
2026-10-29

Lasarte-Oriako Udalak Manttangorri hiribusaren zerbitzu berezia eskainiko du urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Domu Santu eguna dela eta. Bi egun horietan, hiri-autobusak ibilbide berezia egingo du, herritarrek hilerrira joateko erraztasun gehiago izan ditzaten.
Zerbitzua 9:00etan hasiko da Antxisu Bailaran, eta Olatxoaldean (9:13), Buenos Aires-Tellerigainen (9:16) eta Zabaletan (9:17) geldialdiak egin ondoren, 9:20an iritsiko da hilerrira. Antxisu Bailaratik orduro aterako da autobusa, 13:00ak arte. Eguerdiko etenaldiaren ostean, 16:00etan ekingo zaio berriro zerbitzuari, eta orduro izango dira irteerak 18:00ak arte. Orduan abiatuko da hilerrirako azken autobusa.
Itzulerako ibilbidean, lehen autobusa 9:30ean abiatuko da hilerritik, eta Teresategin (9:34), Atsobakar egoitzan (9:37) eta Kotxeretan (9:42) geldituko da, 9:49an Antxisu Bailarara iritsi arte. Itzulerako irteerak ere orduro izango dira, 13:30era arte. Arratsaldean, 16:30ean ekingo zaio berriro zerbitzuari, eta azken autobusa 18:30ean abiatuko da hilerritik.
Zerbitzu honen bidez, Udalak herritarrei hilerrirako joan-etorriak erraztu nahi dizkie, egun horiek duten esanahi berezia aintzat hartuta.

