Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Makulu Ken

Afrobeat musika Lasarte-Oriatik
calendarioNOIZ Ekainaren 25a • 19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara
entradasSARRERAK 5.50 € Aurretik erosketa online

Jatorriz Nigerian sortu zen Afrobeat musika egiten dugu Makulu Ken taldekook nagusiki. Duela 10 urte baino gehiago hasi ginen hezurrak astintzen dituen deabruzko musika afrikar, dantzagarri eta polirritmiko hau lantzen eta euskaraz kantatu eta mundura zabaltzen. Beste lur batzuetako musika gure hizkuntzan, hango eta hemengo aberastasunak gozatuz. Afrobeat, eta beste iturri askotatik edan ditugun eta erraietan ditugun musika eta erritmoak mestizatuz, Euskalafrobeat. 9 lagun taula gainean, saxoak, tronpeta, teklak, gitarra, baxua, perkusioa, bateria eta ahotsak. Pantailak itzali eta mugitzera gonbidatzen dugu, gure barruko zein kanpoko kate zurrunak apurtzeko musika eta hitzak eskainiz.