Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Maiatzako udalbatzarraren ohiko bilkura

Ostegun honetan, 18:30ean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak egingo du maiatzako ohiko bilkura. Ohiko bilkura zuzenean emitituko da, eta amaitutakoan herritarrei hitza hartzeko aukera emango zaie.

2021·05·10

Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.

Gainera, gai-zerrendakoak amaitutakoan herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie berriro. Batzar-aretoaren aforoa nabarmen murriztu denez gero, aretoan bertan egotea eragotziz, hitza hartu nahi duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute udaletxeko erregistroan, edo, bestela, eskaera-orria beteta bidali beharko dute honako helbide honetara: erregistroa@lasarte-oria.eus. Parte-hartzaileei udalbatzarrean parte hartzeko jarraibideak adieraziko zaizkie.

Udalbatzarraren gai-zerrenda honako hau da:

  1. Lasarte-Oriako familientzako eskola-materiala erosteko eta merkataritzari laguntzeko diru-laguntzen oinarriak aldatzeko proposamena.

  2. Enpresa batzordearekin adostutako Arrazionalizazio-Planaren onarpena.

  3. Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Patzuergoak sinatu behar duten Gipuzkoako lurralde historikoko garraio publiko kolektiboan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-hitzarmena onartzea.

  4. Lasarte-Oriako bidaiarien hiri-garraio publikoko zerbitzuan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-hitzarmena onartzea. Zerbitzu hori Tolosa Donostiako Tranbia Konpainiak ematen du, eta konpainia horrek, Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Partzuergoak sinatu behar dute.

  5. Lasarte-Oriako 2021-2025 Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana.

  6. Bozeramaileen Batzordeak osoko bilkuran onartu ondoren, Enba eta EHNE taldeak aurkeztutako mozioa: "Mendiko abelzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren alde."

  7. Bozeramaileen Batzordeak osoko bilkuran onartu ondoren, Euskadiko Otso Taldeak aurkeztutako mozioa: "Abelzaintza eta otsoak batera izateko ereduaren alde".

  8. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: "Herriko Elkarte gastronomikoei zaborren-tasan hobaria aplikatzeko mozioa"

  9. Galdera eta erreguak.