Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gaur, maiatzak 17, LGTBI+ fobiaren aurkako eguna ospatzen dugu

Egun hori ospatzeko, "Opil eta muxilen binetak" erakusketa ikusi ahalko da, maiatzaren amaierara arte, Sexuen elkarbizitzarako emakume-zentroan.

2022·05·17

Erakusketa hau “Opil eta muxilen binetak” komikitik sortua da. Hasiera batean, 2018an argitaratu zen, Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzarekin. Gipuzkoako bi GKE horiek Giza Eskubideen defentsan eta LGTBI+ pertsonen egiazko berdintasunaren alde lan egiten dute.

Erakusketaren helburua emakume lesbianek Latinoamerikan nahiz Espainian egunerokoan bizi dituzten egoerak ikusaraztea da, publiko gehienarentzat surrealistak izan daitezkeenak.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 17:00etatik 19:30era, maiatzaren 31ra arte.