Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Mª Dolores Aliri Añorgak Lasarte-Oriaren omenaldia jaso du ehun urte betetzeagatik

2023-11-30

Mª Dolores Aliri Añorga "Lolitak" 100 urte bete zituen atzo

Zubietan jaioa, denbora asko eman zuen bidaiatzen eta  hainbat lekutan bizitzen: Kanarietan, Bilbon, Gijonen, Salamancan..., harik eta orain 40 bat urte itzuli eta Lasarte-Orian kokatu zen arte. Martxoaz geroztik Villabonako Santiago zahar-etxean bizi da, baina aitortu du Lasarte-Oriara bueltatzeko gogoa duela. Galdetzean ea zein den gehien gustatu zitzaion lekua, honela zioen: "Gustura bazaude, leku guztiak gustatzen zaizkizu; gustura ez bazaude, ez zaizu bat bera ere gustatzen".

Familiarteko batzuk eta zahar-etxeko langileak lagun zituela, Agustín Valdivia alkatearen eta Lourdes Acevedo Zerbitzu Sozialetako zinegotziaren bisita jaso zuen, nahiz eta bere izaera jakinzaleak ez zion uzten inguruan gertatzen zenaren detailerik galtzen.

Bere 100 urteekin, esan du jan besterik ez duela egin, gauza normalak, eta lana, baina irribarre pikaroz esaten zuen ez duela lan egin "ukatu arte".

Urteak betetzen jarraitzearekin poz-pozik, pasieran ateratzea eta jostea gustatzen zaio.